XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11 Eraberritze-aldia ta mundu berriak ebanjelizatzea

Loiolako Inazio.

Xabier`ko Franzisko eta Igokundeko Martin Doneak

LOIOLAKO INAZIO DONEA

Loiolako Jatorri-etxean amairu senideen arteko txikiena zan Iñigo edo Eneko.

Aundizki-etxekoa zanez etorkizun argitsua opa zion sendiak, naiz Gaztelerriko Erregeen jauregiko serbitzuan, naiz gudalburutan.

Ortarako gertutzera bidali zuten Arevalo`ra errege-mutil izaten ikas zezan eta gero Iruña`ra Naparroa`ko errege-ordearen odoleko aolkari izan zedin.

Gudalburutzari dagokionez, ezagunak dira Najera ekintzak (1520) eta Iruña`ko borroka.

Ain juxtu ere Iruña`n gertatu zitzaion bere bizitzako aldaketaren asiera: kanpotikxaxatuta euskaldunen arteko gudal-borrokan ari zala, zauriturik gertatu zan bizia galtzeko zoriraiño.

Loiolara bere jaiotetxera eraman zuten eta sendatu-bitarte luzean, beste irakurgairik ez euki-ta, Jesusen eta santuen bizitzak irakurri zituan.

Irakurtzen zuan bitartean galdera sakon au egitera eragin zion Jainkoaren deiak: Zer egin bear dut nik Kristorengatik?.

Biotz oneko eta bulartsu zanez, Jesukristori serbitsua egiteko erarik egokiena erromes apal eta penitentzi-gille biurtzea izango zala iruditu zitzaion.

Esan eta egin, bereala artu zuan Jerusalena joateko erabakia, sinismenaren etsaien eskutan bere bizia emateko irrikaz.

Arantzazu, Montserrat eta Manresan izango dira Iñigoren bizitzan iru une oso garrantzizkoak.

Goi-agerpen bereziak nabaitu zituan Manresan eta goitar argien eragiñez Jaungoikoari eta Elizari serbitzu egiteko asmo aundiak artu zituan.

Lur Santuak ikusten izan ondoren Barzelona`ra itzulirik apaiz izateko bideari eldu zion gogo biziz eta erabaki sendoz.

Ikasketa luze sakonei ekin zien, 33 urte zitualarik ekin ere, latiña, filosofia eta teologia ikasi artean jarraitzeko.

Alcalan, Salamancan eta batez ere Paris`en burutu zituan ikasketak.

Paris`en asi zan adiskide-talde bat bere inguruan biltzen, aiei otoitz egitea erakusten, elkarrekin anaidi bat egiteraiño.

Ala Montmatre elizan elkarturik iru zin egin zituzten: beartsutasuna, garbitasuna eta Lur Santuak ezagutzera joatea.

Ala sortu zan Jesusen Lagundia bere buru Inazio zualarik bizi zan bitarte osoan.

Lanik aundiena eliz-berritzeko ekiñaldian Aita Santuari laguntza leiala emanez egin zuan Inaziok bere Lagundiaren bidez.